Ikasleek administrazio-zuzenbidearen irakasgaiarekin izango duten lehenengo topaketa ahalbidetu eta erraztu nahi du liburu honek. Haren helburuak administrazio-zuzenbide orokorraren oinarrizko kontzeptuak eta egiturak azaltzea eta zuzenbide-adar honetako arazoei buruzko gogoeta eta ulermena sustatzea dira. Liburu honek ez du zuzenbideko ikasleentzat soilik izan nahi, baizik eta administrazio-zuzenbidearen hastapenak ezagutu nahi dituzten unibertsitateko ikasle eta administrazioaren zerbitzuan lan egiten duten guztientzat, beren ikasketak edozein izanik ere.