EGIN DEZAGUN AMETS
ebook

EGIN DEZAGUN AMETS (ebook)

Editorial:
UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
Materia
Crítica
ISBN:
978-84-9082-673-7
Páginas:
176
Formato:
HTML5 - Streaming
Derechos eBook:
Acceso perpetuo
DRM
Si

2022 an aurrera eramandako ikerketaren eta doktoretza-tesiaren ondorioz (Autokontzeptuaren garapena eta eskola inplikazioa haur literaturaren bidez; Arbaiza, 2022) sortzen da eskura izateko gida hau. Ikerketa horretan lortutako emaitzek esku hartzearen eraginkortasuna baieztatu ondoren sortu da ikaste-irakaste prozesuaren parte den subjektu oro eskura izateko gida. Autokontzeptua haurtzaroan garatzen hasten den aldagaia da, izaera multidimentsionala duena. Aldagai hau aspaldi izan da psikologoen interesgune, baina 80ko hamarkada arte ez zen agertuko Hezkuntzaren Psikologiaren legezko oinarritzat (Ruiz, 2002). Bowerrek (1983) autokontzeptua estruktura kognitibo egituratutzat definitzen du, norbanakoaren bizitza-esperientziaren ondorioz sortzen dena. Baina, zein da estruktura kognitibo hori? Zelako harremana dauka egunerokotasunean ager daitezkeen bestelako aldagaiekin? Eragina izango du eskolainplikazioan? Eta hau guztia, Lehen Hezkuntzan emango al da? Galdera guztien erantzunaren bila bideratu da Arbaizak aurrera eramandako tesia (2022). Han, nerabe eta helduetan hain aztertua izan den autokontzeptua eta eskola-inplikazioa ikertu dira, bai eta Lehen Hezkuntzan gertatzen den baieztatu edo ezeztatzeko, eta harremana nondik norakoa den eta zerk eragina izan daitekeen ezagutzeko ere.

Otros libros del autor